Buscador

Buscador

Bizkaiko Sagardo berria. 2019ko Txotxaren aurkezpena

2019/01/23. Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Onintza Enbeita 2019 ko Bizkaiko bertsolari txapelketako irabazlea da aurtengo enbaxadorea; kazetaritza lizentziatua eta trebetasun handiko bertsolari honen gain erori da aurten  lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura. Sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan den arren, haren kalitatea nabarmendu dute gaur sagardogileek.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino gehiago dituen baserria Montorra auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago. Erakunde askotako ordezkariak batu dira gaur bertan. Ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendari nagusia, Maite Peñakoba; Eusko Jaurlaritzako Kalitatearen eta Elikagaien Industrien zuzendaria den, Peli Manterola; Amorebieta-Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste. Giro ezin hobea egon da gaur Uxarten, kirikoketaren erritmoa bertan ez da falta izan. Sagar kantitate eskasak ez du eraginik izan aurtengo sagardoaren  kalitatean. Aurten ere, Bizkaiko sagardogileek azpimarratu duten bezala “sagardoa oso ona daukagu kupeletan, ezaugarri bizikoa eta freskoa. Erraz edatekoa”.

Txotx Bizkaia 2019

Bizkaian jasotako sagar kiloengatik 2017ko uzta oparo izan bazen ere, aurtengoa produktoreek gogoratzen duten uztarik eskasena izan da.Sagardogileek bazekiten hau gertatuko zela baina horrek ez du eraginik izango aurtengo sagardoaren kalitatean. “Urte oso eskasa izan da baina pasaden urteko sagardoa  kupeletan gordeta daukagu. Nahiz eta eskasa izan aurtengo fruitua kalitate oneko sagardoa izango dugu”, azaldu zuen Bizkaiko sagardogile elkarteko presidentea den Aitor Intxaurragak.

Arrazoi nagusia sagarrondoetan aurkitzen dugu; zuhaitzek fruitua txandakatzen dute, urte batzuetan sagar asko ematen dituzte eta beste batzuetan, berriz, gutxi. “Aurreko uztaren ugaritasunak eragin zituen sagarrondoetan eragin zuen  eta horrenbeste fruitu emateari utzi diote 2018an”, aipatu zuen Intxaurragak.Hala ere, egoera kaxkar honi udaberri euritsu baten agerpena ere gehitu behar diogu, horrek fruituaren loraldiaren zikloan eragin zuzena izan bait du. “Negua lehorra izan zen eta hasieran sagar gehiago izango genuela uste genuen baina eguraldiak ez digu lagundu. Horren kontra ezin dugu ezer egin”, zehaztu zuen Intxaurragak.

Ekoizpen bolumena Bizkaian 108.000 litrokoa izan da, pasaden urtean baino 92.000 litro gutxiago. 2018an kupelak 200.000 litro sagardoz bete ziren. “Oso urte oparoa izan zen”. Orokorrean, alkohol graduazioa 6,5% ingurukoa da, joan den urtea baino altuagoa.

Nahiz eta sagar gutxiago izan aurten kalitatearen eta tamainari dagokionez fruitua osasuntsu heldu da sagardotegietara. Hale ere gorputz gehiagokoa da aurtengo sagardoa. “Gainera produktua azukre maila altuagoa da eta mingotsagoa da sagarra. Edalontzian intentsitate haundikoa, txinparta bizia eta sakontasun aromatiko handia; Kolore ilun batekin agertzen da edalontzian”, azaldu zuen, Juan Zuriarrain enologoak.

Produktoreek urte honetako sagardoa aurreko urtekoa baino hobea dela ziurtatzen dute. “Sagardoa ona daukagu eta ez da faltako”, diote. Produktuaren kalitatea bermatzeko urte honetako sagardo berria joan den urtekoarekin sagardoarekin nahastu egin da. “Prozesu hau oso ona da produktuarentzat. Sagardo berriak txinparta eta freskura eskaintzen dio kupelan joan den urtetik gordeta dagoen sagardoari, hasierako ezaugarriak berreskuratzeko”.

· Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur.  Onintza Enbeita kazetari eta bertsolaria izan da sagardo berria dastatzearen eta Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Bertan ere, Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea de Aitor Intxaurraga, produktore eta sagardo elaboratzaile ez dira sagardo festara falta. “Guretzat gaurko eguna garrantzitsua da zeren eta sagardogileek urte osoan egiten dugun lana aurkezten dugu”, aipatu du Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.

· Kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian bertako produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustukoen duen nahasketa. Bizkaian, 108.000 litro egin dira 2018ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten duten eskualdeak. Sagarraren kalitateari dagokionez, osasuntsua eta tamainaz txikiagoa izan da orokorrean. Bizkaiko Sagardogile elkarteko produktore gehienek aurtengo apirilean komertzializatzen hasi den Euskal Sagardoa ere egiten dute. Aitor Intxaurragak esan duen bezala “sagardo berria Bizkaitar produktoreek hasieratik defendatu dugun filosofiarekin bat dator. Erabiltzen diren sagarrak bertakoak, bizkaitarrak dira. Pozten gara gipuzkoar sagardogileek bertako sagarren alde egindako apustuaz”. Sagardoa egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen berme nagusia. Horregatik, goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere. 11,78 milioi litro sagardo ekoitzi dira 2018an Euskal Herrian. Horietatik 1,5 milioi litro bertako sagarrarekin, Euskal Sagardoa jatorri izenarekin.

· Bizkaiko Sagardo elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea (Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea. Oinarri hori hartuta sagardogileek urtero-urtero desberdina den produktu bat garatzeko egiten dute eta gero eta kontsumitzaile leial gehiagoetara hurbiltzeko. Bertako sagardoa da apustua eta bide hori jorratzen jarraituko dute etorkizunari begira. Ahalegin handia egiten ari da produktua kontsumitzaileengana gerturatzeko eta euskararen aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan ezagutzera emateko. Bertako produktua den heinean, sagardoak Euskadin zehar egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu eta egon nahi du.

 · Amaitzeko, berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek erakunde eta kontsumitzaileen babes argia jasotzen jarraitzea. Laguntza hori, zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide horretan aurrera egin nahi duten guztientzat. Oraindik lan asko geratzen da egiteko sektorea garai berrietara moldatzeko baina bizkaitar sagardogileek bide horretan buru belarri daude sartuta.

Sarbidea

Mes anteriorEkaina 2019Mes siguiente
LMXJVSD
- - - - - 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Berriak arloko etiketak