Buscador

Buscador

Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren sektorearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia 2025ra arte aurkeztu dute

2018/11/09. Helburuak dira, hain zuzen, "zero" tolerantzia eta prebentzio kultura ezartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio katean: heriotza dakarten istripuak gertatuko ez diren inguruneak lortzea sektorean, eta adierazle nagusietan laneko istripu eta gaixotasunak %15 murriztea.

Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak eta Alberto Alonso Martín OSALANen zuzendari nagusiak aurkeztu dute, gaur, Arkautin, "2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorial" berria.

Helburuak dira, hain zuzen, "zero" tolerantzia eta prebentzio kultura ezartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio katean: heriotza dakarten istripuak gertatuko ez diren inguruneak lortzea sektorean, eta adierazle nagusietan laneko istripu eta gaixotasunak %15 murriztea.

Ekitaldia Arkautiko Granja Modeloan egin da eta bertan sektoreko ordezkariak izan dira. Ekitaldian NEKAPREBEN programan parte hartu zuten erakundeei aitorpena egin zaie.

Erekunde hauen artean, ABELUR, ABERE, AGA, LORRA eta LURGINTZA Kudeaketa Zentroak izan ziren.

Sarbidea

Mes anteriorIraila 2019Mes siguiente
LMXJVSD
- - - - - - 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
           

Berriak arloko etiketak